La fototeca esta constituida por un fondo de mas de 50 000 fotos. Esas imagenes son el fruto de veinte anos de trabajo sobre el Pais Vasco. Han sido realizadas por Kepa Etchandy fotografo profesional en Baiona desde el año 1979 en la empresa Ibaifoto. Los temas tratados son la architectura de nuestros pueblos y ciudades , los sitios y lugares que tienen un interes particular. La vida de la gente de aqui a traves de su economia, de su cultura, de sus tradiciones, sus fiestas o sus deportes.

Muchas de esas fotos han sido y son publicadas en la prensa magazine regional, nacional o europea, tambien para Edicion o Publicidad. Muchos libros, catalogos, folletos publicitarios, posters, carteles o postales han sido realizados con imagenes de la fototeca.

 

 

 

 

Laurogei mila baino argazki gehiagok osatzen dute fototeka, Euskal Herrietan egin  urtetako lanaren uzta.
1979a geroztik, Baionako Ibaifoto enpresan lan egin du Kepa ETCHANDY argazkilari profesionalak  eta gisa hortan bildu du holako altxorra.
Landu arlo guziek zerikusia dute Euskal Herriarekin. Arkitektura, euskal mendia eta hunen zibilizazio agropastorala, Euskal kostaldeko  itsasalde eremuak, arrantza eta itsas kirolak, kultura eta euskal ohidurak,
Baionako bestak, San Ferminak, hainbat ihauteri, Xiberuko pastoralak, Olentzero, kirola, pilota, surfa edo rugbia bere bi talde nagusiekin BO eta Aviron Bayonnais.
Argazki horietan, hainbat agertzen dira bertako, lurraldeko, nazio edo Europa mailako aldizkarietan.
Ikusi lanak Realisations/Burutzeak esparruan.
*Carlos PORTELLA NUNES, Euskal Herrian bizi den zinegile brasildarrarekin 2020ean egin Gaucho Basko filma.
*"Au pays des Basques" liburua, 2021an argitaratua. Kondairak eta bidaiak.
Liburu hunek isladatzen ditu euskal eremuetan egindako hainbat itzuli bai eta ere eskaintzen murgiltze bat aniztasun geografiko-klimatikoak aberasten duen lurralde txiki batean. Murgilpena ere bere kulturan, ohiduretan eta mintzairan, Euskara zinezko zimendua.
Bidai hori hasten da lehen gizonekin, gero Erromatarrak eta urratsez urrats, gaurko egunetaraino.
Itsas uholdeek zanpatzen dituzten kosta harritsuetan hasten da piaia, gero Nafarroako baratzetan barna Xiberuko arroiletaraino heltzeko. Menditarrak ezagutu,  hainbat gaztelu galdu edo leku sakratu.
Zinez funtsezkoa da Euskal Herriko etxeen aintzinean gelditzea eta so egitea : bizitegi, lantoki eta antzinako euskal gizartearen oinarri izan direlakotz.
Kultura herri baten indarra baldinbada, sukaldaritzak aldiz salatzen du herri horren beraren bizi zaporea.
Euskal arrantzaleen eta itsas gizonen errestoak jarraituko ditugu gero Amerikari buruz ,hain kokatzen baita zortzigarren euskal lurraldea bezala deitzen den diaspora.